Ulrich Friedrich Wilhelm Joachim von Ribbentrop (jaiotzez Ulrich Friedrich Wilhelm Joachim Ribbentrop) (1893ko apirilaren 30 – 1946ko urriaren 16) Alemania Naziko Kanpoko Aferetako ministroa izan zen 1938tik 1945 arte.
Horren aurretik, 1935 eta 1938 bitartean, Alemaniako enbaxadorea izan zen Erresuma Batuan. Gerrari begira, aliantza sarearen eztabaidan parte-hartze garrantzitsua izan zuen, Alemania-Italia-Japonia ardatza osatuz. Sobiet Batasunako Molotov Kanpoko Aferetako ministroarekin elkarri ez erasotzeko Molotov-Ribbentrop ituna sinatu zuen Bigarren Mundu Gerra piztu baino lehentxeago. Gerraren ostean, armada britainiarrak atzeman zuen. Nurembergen epaiturik, hiltzera zigortu zuten gerra-krimenak leporatuta.