Joan Gurutzekoa

Joan Gurutzekoa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan de Yepes Álvarez
JaiotzaFontiveros1542ko ekainaren 24a
Herrialdea Gaztelako Koroa
HeriotzaÚbeda1591ko abenduaren 14a (49 urte)
Hobiratze lekuaSepulcher of San Juan de la Cruz (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: estreptokozia
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta eta apaiz katolikoa
Lan nabarmenak
Genero artistikoaolerkigintza
Santutegia
Abenduaren 14
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaKarmeldarrak
Karmeldar Oinutsak

Musicbrainz: 0b2a0311-94c9-49fb-8724-17871ca156fd Discogs: 1629696 IMSLP: Category:John_of_the_Cross,_St. Find a Grave: 1702 Edit the value on Wikidata

Juan de Yepes Álvarez (Fontiveros, Ávila, 1542ko ekainaren 24a - Úbeda, Jaén, 1591ko abenduaren 14a), erlijio izenez Joan Gurutzekoa[1] (gaztelaniaz: San Juan de la Cruz), espainiar fraidea eta Espainiako Urrezko Mendeko poeta handienetako bat izan zen. Erdi Aroko eta Pizkunde garaiko moldeak, herriko formak eta erlijio sinbolismo landua maisutasun handiz erabili zituen bere obra mistikoan. 1726tik Eliza Katolikoaren santua eta 1952tik gaztelaniazko poeten zaindaria da.

Espainiako karmeldarren ordenaren erreformazale garrantzitsuena izan zen, Teresa de Jesusekin batera. Karmeldar oinutsen taldea indartu zuten biek Espainian zehar. 1577an, preso hartu zuten, karmeldar oinetakodunek eginiko presioengatik, eta Toledon giltzapetu zuten. Han idatzi zituen bere lehen poemak. Zortzi hilabeteren buruan, ihes egin zuen kartzelatik eta karmeldar oinutsen aldeko jardueran jarraitu zuen ondoko urteetan Andaluzia aldean. Hala ere, aurkari handiak sortu zitzaizkion karmeldar oinutsen artean ere eta, kargu guztiak kendu eta gero, fraide soil hil zen Ubedako komentuan. Bera hil ondoan eman ziren argitara Joan Gurutzekoaren obra guztiak. Hitz lauz eginiko mistika tratatuak (Karmelo mendirako igoera, Arimaren gau iluna, Amodiozko gar bizia eta Izpirituzko kantua) landu zituen hiru poema nagusien iruzkin luzeak dira: Gau iluna (1578-1583), Izpirituzko kantua (1584) eta Amodiozko gar bizia (1584).[2]

Juan Ignazio Goikoetxea "Gaztelu", Nikolas Ormaetxea "Orixe" eta Luis Baraiazarra idazleek eman dituzte Joan Gurutzekoaren poemen euskarazko bertsio aipagarrienak.[2]

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 185. arauaː Errenazimentuko pertsona-izenak. .
  2. a b «euskarari ekarriak» ekarriak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-08).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in