Joan III.a Graillykoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | ? |
Herrialdea | Frantziako Erresuma |
Heriotza | Paris, 1376ko irailaren 7a (45/46 urte) |
Familia | |
Aita | Jean I de Grailly |
Ama | Blanca de Foix |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | condottieroa eta militarra |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | lur armada |
Gradua | kondestable |
Parte hartutako gatazkak | Ehun Urteko Gerra |
Joan III.a Graillykoa (? - † Paris, 1376ko irailaren 7a) gaskoi noble eta militarra izan zen. Captal de Buch, Jean Froissarten esanetan, zaldun ideala izan zen. 1348an Galtzariaren Ordenaren sortzaileetako bat izan zen.
Ehun Urteko Gerran parte hartu zuen eta Eduardo III.a Ingalaterrakoak Bigorrako kondea izendatu zuen. Poitiersko guduan Printze Beltzarekin batera borrokatu zuen eta Joan II.a Frantziakoa preso hartu zuten.[1] 1364an Normandian Karlos II.a Nafarroakoaren alde aritu zen baina Bertrand du Guesclinek Cocherelgo guduan preso hartu zuen. 1367an Naiarako guduan kontrakoa gertatu zen.[2] Arroxelako guduan berriro preso hartu zuten baina frantziarrek ez zuten berriro askatu.