Jogurt

Jogurt
esneki, fermented milk products, other than sour cream and cottage cheese (en) Itzuli eta Q26868628 Itzuli
Materialakesnea
Osagaiakesnea

Jogurta, azido laktikoen Streptococcus thermophilus, Lactobacillus delbrueckii ssp. bulgaricus, L. casei eta Bifidobacterium bifidus bakterioen eraginez hartzitutako esne mota ugarietako bat da. Turkiarrek XI. mendean sartu zuten Ekialde Hurbilean, gero Balkanetan otomandarrek XIV. mendean. Gaur egun ohikoa da turkieraz mintzatzen diren herrialdeetan (Turkia, Azerbaijan, Kazakhstan...), Balkanetan (Bulgaria, Errumania, Grezia...) eta Ekialde Hurbilean ere etxean egiten da (Siria, Irak, Libano). XX. mendean izandako estandarizazioak eta ekoizpen industrialak munduko herrialde askotan kontsumo masiboko produktu bihurtu zuten. Mendebaldeko etxe asko-askotan gosariarekin edo postre modura hartzen da egunero.[1][2][3]

Zeinahi esnerekin egin daitekeen arren, gaur egun behi esnez eginikoa zabaldu da ia planeta osoan.[1] Jogurt industrialari txokolatea, fruta, banilla edota zapore-emaileak gehitzen zaizkio, garraztasuna ezkutatzeko.[4]

  1. a b Agirre, Edorta. (2022). Amantala ta mantela. Pamiela, 263 eta hurr. or. ISBN 978 84 9172 259 5..
  2. «Sukaldaritza liburua/Osagaiak/Esnea eta esnekiak — Wikibooks» eu.wikibooks.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).
  3. Goenaga. «Jogurt naturala, osasunaren oinarri» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).
  4. (Gaztelaniaz) Activo, Programa Paziente Bizia-Paciente. (2017-11-09). «Eta zuk, jogurt egokia aukeratzen al duzu? Y tú, ¿Eliges el yogur adecuado?» Blog Programa Paziente Bizia-Paciente Activo (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy