John Douglas Cockcroft (Todmorden, Ingalaterra, 1897ko maiatzaren 27 – Cambridge, Ingalaterra, 1967ko irailaren 18a) fisikaria izan zen.
1932. urtean Cockcroftek eta Waltonek lastertasun handiko protoiz bonbardatu zuten litioaren atomo nukleo bat, eta erreakzio haren ondorioz helioaren atomo nukleo bat lortu zuten. Bigarren Mundu Gerran (1939-1945), Cockcroftek ikerketa atomikorako laborategi bat zabaldu zuen Kanadan, Montrealdik hurbil. Gerraren ondoren British Atomic Energy Research Establishmenteko zuzendari izan zen, eta 1959. urtean Cambridgeko Unibertsitateko Churchill Collegeko buru izendatu zuten. 1951. urtean Fisikako Nobel saria irabazi zuen, Ernest T.S. Walton lankidearekin batera, atomoen nukleoa artifizialki azeleratutako partikulen bidez desintegratzeko egindako lanengatik.