John Fowles | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Leigh-on-Sea, 1926ko martxoaren 31 | ||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||
Bizilekua | Belmont, Lyme Regis (en) | ||
Lehen hizkuntza | ingelesa | ||
Heriotza | Lyme Regis, 2005eko azaroaren 5a (79 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Bedford School (en) New College (en) Alleyn Court Preparatory School (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, irakaslea, gidoilaria eta saiakeragilea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Influentziak | Jean-Paul Sartre | ||
Genero artistikoa | Postmodernitatea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | ateismoa | ||
fowlesbooks.com | |||
John Robert Fowles (Leigh-on-Sea, Essex, 1926 – Lyme Regis, Dorset, 2005) britainiar idazlea izan zen.
Frantses hizkuntzako ikasketak egin zituen Edinburgoko eta Oxfordeko unibertsitateetan. Bigarren Mundu Gerran Britainia Handiaren itsas armadan parte hartu ondoren, irakasle aritu zen Frantzia, Grezia eta Ingalaterrako eskoletan. 1963an argitaratu zuen bere lehenengo eleberria, Bildumaria, neska eder bat bahitzen duen bulegari bati buruzkoa. Haren beste eleberri gehienak bezala, berehalako arrakasta izan zuen eta oso harrera ona irakurleen artean. Ondoren, Magoa (1965) -Greziako uharte batean, engainu misteriotsuen biktima den ingeles irakasle gazte bati buruzkoa- eta Lotinant frantsesaren emaztea (1969) -XIX. mendean kokatutako amodiozko istorioa, egitura narratibo zatikatukoa- idatzi zituen. Kontakizun horietako batzuk zinemara eraman dira. Fowles kontakizun-narratzaile trebea da, eta arreta berezia jartzen du banakoen psikologiaren eta konbentzio sozialen artean sortzen diren gatazketan. Haren obra guztietan azaltzen den gai bat aukeramena da, eta batzuetan irakurlea bera nahastea bilatzen du: Lotinant frantsesaren emaztea eleberrian, adibidez, bi bukaera posible planteatzen ditu. Eleberri horiez gainera, aipagarria du Bolizko dorrea ipuin bilduma, ironikoa, preziosista, kritikak aho batez goretsia.