John Franklin Enders (West Harford, Connecticut, 1897ko otsailaren 10a - Waterford, Connecticut, 1985eko irailaren 8a) estatubatuar biokimikaria izan zen, "Txerto modernoen aita" deitua. Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen, eta, itzuli zenean, Yaleko Unibertsitatean lizentziatu zen, eta, ondoren, biomedikuntzan, Harvardeko Unibertsitatean. 1954an Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Thomas Huckle Weller eta Frederick Chapman Robbinsekin batera, poliomielitisaren birusaz egin zituen ikerlanengatik. 1960an elgorri-kontrako txertoa aurkitu zuen.