Johann Peter 'Johnny' Weissmüller Kersch (Szabadfalva —alemanez, Freidorf— Hungariako erresuma, Austria Hungariako inperioa; egun Timisoara, Errumania; 1904ko ekainaren 2a — † Acapulco, Mexiko; 1984ko urtarrilaren 20a) kirolari eta aktore estatubatuarra izan zen. Banateko suabiarra zen eta hortaz aleman jatorrikoa. Bere arbaso batek sei belaunaldi lehenago Baden-etik betara emigratu zuen.
Johnny jaio berritan. 1905eko urtarrillean, familiak Europa utzi eta Estatu Batuetara emigratu zuen.
1920. hamarkadako igerilari onenetakoa izan zen, Olinpiar Jokoetan urrezko 5 domina eta brontzezko bat irabazirik. Estatu Batuetako 52 txapelketa irabazi eta denetara nazioarteko 52 errekord lortu zituen. Igerilari ibilbidea amaitu ondoren, Tarzanen pertsonaia antzezten zuen seigarren aktorea izan zen, eta paper hori 20 filmetan antzeztuta, Tarzan guztietan ospetsuena izan zen.