Jose Angel Ascunce

Jose Angel Ascunce

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1946
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2020ko otsailaren 5a (73/74 urte)
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakliteratura-kritikaria, unibertsitateko irakaslea, dekanoa eta hispanista
Enplegatzailea(k)Deustuko Unibertsitatea
KidetzaHamaika Bide Elkartea

Jose Angel Ascunce Arrieta (Donostia, Gipuzkoa, 1946-2020ko otsailaren 5[1]) literaturako kritikaria izan zen, Deustuko Unibertsitateko katedratiko emeritua, poesia garaikidean eta Espainiako kultura garaikidean espezialista, eta euskal herritarren erbesteko kulturaren ikertzailea. Ehunka liburu eta artikulu argitaratu zituen. 2000. urtean Saturraran argitaletxea sortu zuen; bertan erbestearekin lotura duten hogeita hamar liburu baino gehiago argitaratu dira. Erbesteen inguruko ikerketan, sortu zenetik Hamaika Bide Elkartearen lehendakaria zen. Bere lanak ezinbestekoak izan dira Ernestina Champourcin, Cecilia García Gilarte, Teodoro Olarte Saez del Castillo, Ertze Garamendi, Castor Narvarte, Eugenio Imaz edo Justo Garateren mailako idazleak berreskuratzeko. Bere lan guztiak gaztelaniaz agertu dira, eta saiakerak dira.[2]

  1. http://www.hamaikabide.eus/eu/2020/02/08/jose-angel-ascunce-abentura-baten-amaiera/#
  2. «José Ángel Ascunce Arrieta», Auñamendi Eusko Entziklopedia.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy