Jose Joakin Mitxelena

Jose Joakin Mitxelena

Bizitza
JaiotzaOiartzun1924ko uztailaren 20a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaOiartzun, 1988 (63/64 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Jose Joakin Mitxelena Agirrezabala (Oiartzun, 1924ko uztailaren 20a - Ib., 1988)[1][oh 1] oiartzuar bertsolaria izan zen. Aitona eta osaba bertsolariak zituen. Bere herrian aritu zen lehen aldiz 14 urte baino ez zituela Saiburu eta Telleri-Txikirekin batera. 1960ko hamarkadako Bertsolari Txapelketa Nagusietan parte hartu zuen, baita 1980an ere. Azken horretan, gaixoaldi baten erruz erretiratu behar izan zuen. Gipuzkoako txapelduna izan zen 1962an.[2]

Bertsolari gisa, jarrera oldarkorra zuen, aurkaria jokoz kanpo uzten saiatzen baitzen. Metrika luzeko bertsoak osatzeko erraztasuna zuen, batez ere agur bertsoetan.[2]

  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. Jose Joakin Mitxelena - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea. (Noiz kontsultatua: 2017-01-28).
  2. a b (Gaztelaniaz) «José Joaquín Mitxelena Agirrezabala» Euskomedia (Noiz kontsultatua: 2017-01-28).


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy