Jose Ramon Etxebarria

Jose Ramon Etxebarria


Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1980ko martxoaren 31 - 1984ko urtarrilaren 19a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko I. legealdia

Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak I. legealdian

Bizitza
JaiotzaGernika-Lumo1948ko maiatzaren 27a (76 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaJuan Mari Agirregabiria Agirre
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, unibertsitateko irakaslea eta politikaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Udako Euskal Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna
Herriko Alderdi Sozialista Iraultzailea
Euskal Herriko Alderdi Sozialista

Inguma: jose-ramon-etxebarria-bilbao

Jose Ramon Etxebarria Bilbao (Gernika, 1948ko maiatzaren 27a) euskal ingeniaria, fisikan doktorea, irakaslea, euskaltzalea, idazlea, itzultzailea eta politikaria da. Zientzia eta teknologia gaiak euskaraz ezagutarazteko testuak egiteko lanean nabarmendu da.[1][2][3][4][5]

1966tik Bilboko Santutxun helduen euskara irakasle ibili ondoren, ikastolen mugimenduari eta, gero, unibertsitateari loturik, zientzia arloko material didaktikoak sortu eta terminologia landu zituen. Udako Euskal Unibertsitatean aritu zen hasieratik Euskal Herriko euskarazko unibertsitatea dinamizatzen eta irakasle lanetan.[6][7][8]

1975etik, berriz, fisika irakasle aritu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (hasieran Bilboko Unibertsitate Autonomoa izan zena) 1992 arte. Euskara edozein arlotan baliatzeko hizkuntza izan zitekeela irmo aldeztu zuen eta, alde horretatik, ezagun bihurtu ziren Suarez Espainiako presidenteari jaulkitako hitzak, euskara energia nuklearrerako ere erabil zitekeela adieraziz. Bestalde, uko egin zion EHUko irakasle elkartuen estatus berriari eta kaleratua izan zen horregatik, baita protestaldi luze bati hasiera eman ere horren ondorioz.[9]

Politikako militantzian, Ezker Abertzalearen ernamuineko alderdietako kide izan zen, baita Herri Batasunekoa ere 1980ko hamarkadan. Azken urteetan, itzultzaile, liburu-zuzentzaile eta irakas-materialen sortzaile aritu da, eta euskaltzain urgazle hautatu zuten 2006an. Euskarazko Wikipedian hainbat ekarpen egin ditu, artikuluak sortuz, onduz eta zuzenketak eginez, zientziako gai teknikoetan bereziki. 2020ko urrian, Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria irabazi zuen.

  1. Rubio Iturria, Miren. (2019). «Jose Ramon Etxebarriari elkarrizketa» www.jakin.eus (Jakin.eus) (Noiz kontsultatua: 2020-08-27).
  2. Rubio Iturria, Miren. (2019). «Jose Ramon Etxebarria, hegaldi luzeko 'txepetxa' (bideoa)» www.jakin.eus (Jakin.eus) (Noiz kontsultatua: 2020-08-27).
  3. Zapiain, Markos. (2020-02-05). «“Pentsatzeko gaitasuna lortu duen materiamultzo bat gara” JOSE RAMON ETXEBARRIA, INGENIARIA, IRAKASLEA ETA IDAZLEA» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  4. Eusko Ikaskuntza. Manuel Lekuona 2020ko saria. Hautagaiak: Joserra Etxebarria.[Betiko hautsitako esteka]
  5. Gallego, Juanma. «Materia, bere buruaz galdezka» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
  6. Isusi Zuazo, Koldo. (2020-10-26). «Jose Ramon Etxebarria: 'Ibilian-ibilian eregiten dozuz gauza potoloak'» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2020-10-27).
  7. Galarraga Aiestaran, Ana. (2020-12-01). Jose Ramon Etxebarria Bilbao. Fisikaria. “Herri-mugimenduetan parte hartzea iraultzatxo txikiak abiarazteko bidea da niretzat”. Elhuyar aldizkaria.
  8. (Gaztelaniaz) ««Konfiantza izan behar dugu ikertzaile gazteengan»» El Diario Vasco 2015-05-14 (Noiz kontsultatua: 2021-04-19).
  9. Garate, Katixa; Irazustabarrena Uranga, Nagore. (2002-10-27). «1970-1979: euskal kultura ilusiotik zatiketara» Argia (Argia) (Noiz kontsultatua: 2020-12-21).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in