Jose Ramon Soroiz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José Ramón Soroiz Ormazábal |
Jaiotza | Legorreta, 1951ko otsailaren 24a (73 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Jose Ramon Soroiz Ormazabal (Legorreta, 1951ko otsailaren 24a - ), ezizenez Pinpix, euskal aktorea da. Telebista, zinema eta antzerkigintza jorratu ditu Soroizek bere ibilbide emankorrean, kasurik gehienetan komedia landuz. Antzerkiari dagokionez Tanttaka taldearekin aritu da gehienbat, eta hauexek dira taularatu dituen lanik garrantzitsuenak: Agur Eire, agur (1988), Ama begira zazu eta Dakota (1998), El florido pensil (1996), Novecento: Ozeanoko pianista (2000).
Zinemagintzari dagokionez Ke arteko egunak (1989), Vacas (1991) eta Maité (1994) filmak aipa daitezke. Telebistari dagokionez, berak sortu ditu azken urteotan Euskal Telebistak izan dituen pertsonaiarik ezagun eta esanguratsuenak, besteak beste, Bi eta bateko Joxe Lontxo (1991tik aurrera) edota 1995etik 1997ra eman zen Jaun eta Jabe telesaileko Joxantonio lehendakaria. Euskal Telebistak emandako Goenkale (1994), Maité (1998) eta Ertzainak (1999) telesailetan ere rol garrantzitsuak izan ditu, eta Espainiako telebistan ere parte hartu du, besteak beste, Policías telesailean.
Telebistarako lanik gehienetan alde komikoa landu badu ere, argi utzi du Soroizek hori baino erregistro askoz ere zabalagoko aktorea dela.