Joseba Intxausti

Joseba Intxausti

Joseba Intxausti (1993) Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaSegura1936ko uztailaren 29a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2023ko abuztuaren 18a (87 urte)
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
latina
greziera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, historialaria eta unibertsitateko irakaslea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaJakin

jakin.eus
Inguma: joseba-intxausti-rekondo-00
Hainbat euskaltzain Arantzazun, 1972. urtean. Goian ezkerretik eskuinera: Koldo Mitxelena, Iratzeder, Jean Haritxelhar, Alfontso Irigoien, Luis Villasante, Jose Maria Satrustegi, Patxi Altuna eta Imanol Berriatua. Behean: Juan San Martin, Jose Luis Lizundia, Joseba Intxausti eta Xabier Kintana.

Joseba Intxausti Rekondo (Segura, Gipuzkoa, 1936ko uztailaren 29aDonostia, 2023ko abuztuaren 18a) fraide frantziskotarra (1942tik 1990eraino), idazlea, historialaria, irakaslea, ikertzailea eta euskaltzalea izan zen. Iturriotz'tar Iñaki eta Joanes Goia izengoitiak erabili zituen batzuetan, hasieran. Euskara eta euskal kultura modernizatzeko lanean aritu zen: idazten, ikertzen eta, batez ere, eragiten. 'Jakin' aldizkariaren birfundatzaileetako bat izan zen (zuzendaria izan zen 1958tik 1964raino),eta UZEIren sorrera bultzatu zuen (lehen zuzendaria izan zen 1977tik 1982raino). Aitzindaria izan zen euskararen historia sozialaren eta Euskal Herriaren historia erlijiosoaren ikerketan. [1][2][3][4]

Egindako ikasketengatik historialaria bazen ere, historialarienak ez diren hamaika lanetan ere nabarmendu zen. aitzindaria izan zen historiatik kanpo ere, bereziki euskararen terminologiaren arloan, oso gazte zela Jakin aldizkari sortu berritik garbizalekeriari aurre egitera ausartu zenean euskara batua sortu beharra aldarrikatuz, edota UZEIren sorrera bultzatu eta zuzendu zuenean.[5]

Euskaltzain urgazlea izendatu zuten 25 urterekin aditzari buruz aditua zelako. Lan ugari bideratu zituen Euskaltzaindiarekin eta 2004an euskaltzain ohorezko izendatu zuten.[6]

  1. «Joseba Intxausti: «Hizkuntza guztiak dira naturalak eta artifizialak»» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-06).
  2. Berria. (2023-08-18). «Joseba Intxausti kulturgile eta historialaria hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
  3. «Joseba Intxausti hil da, euskararen batasunaren eta modernizazioaren eragilea» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
  4. «Joseba Intxausti hil da, historialaria eta euskal kulturaren sustatzailea» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
  5. «Joseba Intxausti - Ekarpenak - Digitalizazioa» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
  6. «Intxausti Errekondo, Joseba» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-06).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in