Joseba Tapia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lasarte-Oria, 1964 (59/60 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria |
Izengoitia(k) | Tapia |
Musika instrumentua | akordeoia eskusoinu txikia |
Joseba Tapia Usabiaga (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1964) soinu jotzailea eta trikitilaria da. Kepa Junkerarekin batera, trikitiaren arloa gehien aldatu duten gaur egungo trikitilarietako bat da. Musika tradizionala berritzen duten hainbat lan argitaratu ditu, adibidez Tapia eta Leturia Band, eta antzinako abesti asko berreskuratu ditu, tartean Karlistaldietakoak eta Espainiako Gerra Zibilekoak.
2022an Adarra Saria jaso zuen bere ibilbide oparoagatik.[1]