Joshua Fishman

Joshua Fishman

(2007)
Bizitza
JaiotzaFiladelfia1926ko uztailaren 18a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaBronx2015eko martxoaren 1a (88 urte)
Hezkuntza
HeziketaColumbia Unibertsitatea
Pennsylvaniako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktoretza
HizkuntzakYiddisha
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, soziolinguista, unibertsitateko irakaslea, saiakeragilea eta soziologoa
Enplegatzailea(k)Stanford Unibertsitatea
Pennsylvaniako Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia

Joshua Aaron Fishman (Shikl Fishman,[1] Filadelfia, AEB, 1926ko uztailaren 18a - Bronx, 2015eko martxoaren 1a) hizkuntzalari estatubatuarra izan zen. Mundu mailako ospea zuen, batez ere, hizkuntzaren soziologiaren gainean, baita elebitasun, etnizitate eta hizkuntza plangintzaren gainean ere.

Pennsylvaniako eta Columbiako unibertsitateetan ikasi zuen. 1960an lortu zuen New Yorkeko Yeshiva Unibertsitatean psikologia irakasle plaza. Hizkuntzaren soziologiaren aitapontekotzat hartu da. Berak sortu zuen International Journal of the Sociology of Language aldizkaria.

Eremu urriko hizkuntzen ikerketa bultzatu du, horien artean euskara ere kontuan hartuta. Euskal Herrian izan zen zenbaitetan 1980ko hamarkadan hasita: Hizkuntza-plangintzazko jardunaldian, Euskal Mundu Biltzarrean, Euskal Eskola Publikoaren lehen kongresuan... Reversing Language Shift izeneko liburuan kapitulu bat eskaini zion frisierari eta euskarari.

« Eta, bukatzeko, Joshua Fishman soziolinguistaren hitzak ekarri nahi ditut hona, berba horiek laburbiltzen baitute gaur dudan sentimendua, eta, berebat, Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak bere egin nahi duen zeregina: Do not leave your language alone! Ez utz zure hizkuntza bakarrik, bakardadean. No dejes tu lengua sola, indefensa, abandonada. N’oubliez pas votre langue.[2] »

Andres Urrutia, Gipuzkoako Foru Aldundia, 2009-10-09


Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen 2010eko urtarrilaren 29an[3].

  1. Zuckermann, Ghil'ad (2012). "Introduction to the Joshua A. Fishman comprehensive bibliography", International Journal of the Sociology of Language (Int’l. J. Soc. Lang.) 213: 149-152.
  2. URRUTIA BADIOLA, Andres: "90. urteurrenaren amaiera". Euskera. 2009, 54, 3. 1401 or.
  3. Joshua Fishman estatubatuarra ohorezko euskaltzain izendatu dute. eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2010-10-05).[Betiko hautsitako esteka]

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy