Joule efektua eroale elektriko batetik korronte bat igarotzerakoan beroa askatzen duen fenomenari deitzen zaio. Elektroien talken ondorioz hauen energia zinetikoa bero bihurtzen delako gertatzen da.
Askatutako bero kopurua korrontearen intentsitatearen karratuarekiko eta eroalearen erresistentziarekiko zuzenki proportzionala da:
non:
Joule efektuak ez dauka korrontearen norantzarekiko menpekotasunik.
Erlazio hau Jouleren lehen legea edo Joule-Lenz legea izenekin ezagutzen da. Izena bere aurkitzaileagatik datorkio, James Prescott Joule fisikari britainiarra.
Joule efektuaren erabilpen praktikoaren adibide batzuk bonbilletan harizpia berotuz argia sortzea, labe elektrikoetan beroa sortzea, edo fusible baten korronte altuegia dagoenean fusiblea erre eta korrontea etetea dira. Efektuaren nahigabeko ondorio adibide bat energia elektrikoa garraiatzeko aireko lineatan energia elektrikoa galtzea da.