Joxe Azurmendi

Joxe Azurmendi
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Joxe Azurmendi-ren bizitza eta pentsamenduari buruzko bideoa.
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaZegama1941eko martxoaren 19a (83 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Münsterreko Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)Pako Sudupe
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, idazlea, poeta eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Donostia
Kolonia eta Euskal Autonomia Erkidegoa
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaJakin
Euskaltzaindia
Udako Euskal Unibertsitatea
MugimenduaFilosofia kontinentala
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Inguma: joxe-azurmendi-otaegi-00 Literaturaren Zubitegia: 19
Joxe Azurmendi Jakin aldizkariaren 50. urteurreneko ekitaldian, Donostiako Miramar jauregian.

Joxe Azurmendi Otaegi (Zegama, Gipuzkoa, 1941eko martxoaren 19a) euskal idazlea, filosofoa, saiakera egilea eta poeta da. Etikaren, politikaren, hizkuntzaren filosofiaren, teknikaren, euskal literaturaren eta, orokorrean, filosofiaren gaineko liburu eta artikulu asko eta asko plazaratu ditu. Jakin kultura-taldeko kide, bertan Jakin irakurgaiak saileko arduraduna izan da. Sail horretan, pentsamenduaren dibulgazioa bultzatu asmoz, 40 liburutik gora atera dituzte euskaraz: hala nola, Klasikoak[1] editorialaren filosofiako euskarazko itzulpenetan lagundu izan du. Udako Euskal Unibertsitatearen sortzaileetako bat izan zen, halaber. EHUko Filosofia Modernoko katedraduna eta irakaslea izan da. 2010ean euskaltzain ohorezko izendatu zuten. Finean, Joxe Azurmendi Euskal Herriko pentsalari emankorrenetako bat da eta, askoren iritziz, erudituenetakoa ere bai.[2][3]

  1. Klasikoak, pentsamenduaren klasikoekin osatutako euskarazko bilduma (EHUko Webgunea)
  2. Altzibar, X.:"XX. mendeko euskal literatura: saiakera" In Mari Jose Olaziregi, Euskal literaturaren historia, Donostia: EIZEI, 2011
  3. Iturriotz, A. 2010: "Zergatik Azurmendi?" Hegats, 45:9-17

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy