Joxe Azurmendi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zegama, 1941eko martxoaren 19a (83 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Münsterreko Unibertsitatea |
Doktorego ikaslea(k) | Pako Sudupe |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, idazlea, poeta eta unibertsitateko irakaslea |
Lantokia(k) | Donostia Kolonia eta Euskal Autonomia Erkidegoa |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Jakin Euskaltzaindia Udako Euskal Unibertsitatea |
Mugimendua | Filosofia kontinentala |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Joxe Azurmendi Otaegi (Zegama, Gipuzkoa, 1941eko martxoaren 19a) euskal idazlea, filosofoa, saiakera egilea eta poeta da. Etikaren, politikaren, hizkuntzaren filosofiaren, teknikaren, euskal literaturaren eta, orokorrean, filosofiaren gaineko liburu eta artikulu asko eta asko plazaratu ditu. Jakin kultura-taldeko kide, bertan Jakin irakurgaiak saileko arduraduna izan da. Sail horretan, pentsamenduaren dibulgazioa bultzatu asmoz, 40 liburutik gora atera dituzte euskaraz: hala nola, Klasikoak[1] editorialaren filosofiako euskarazko itzulpenetan lagundu izan du. Udako Euskal Unibertsitatearen sortzaileetako bat izan zen, halaber. EHUko Filosofia Modernoko katedraduna eta irakaslea izan da. 2010ean euskaltzain ohorezko izendatu zuten. Finean, Joxe Azurmendi Euskal Herriko pentsalari emankorrenetako bat da eta, askoren iritziz, erudituenetakoa ere bai.[2][3]