Juan Maria Apellaniz

Juan Maria Apellaniz
Bizitza
JaiotzaBilbo1932ko urtarrilaren 12a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo2021eko maiatzaren 8a (89 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkeologoa, antropologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Deustuko Unibertsitatea

Juan María Apellániz Castroviejo (Bilbo, 1932ko urtarrilaren 12a[1] - Bilbo, 2021eko maiatzaren 8a[2]) euskal herritar arkeologo eta antropologoa izan zen, Jose Migel Barandiaran maisuaren ikasle ezagunetarikoa. Historia Orokorrean doktoratua eta Elizaren Historian eta Arkeologia Kristauan lizentziatua. Deustuko Unibertsitateko Arkeologia Praktika Eskolako zuzendaria eta Museo Historikoko Arkeologia Saileko arduraduna. Urte luzeetan katedradun izan zen Deustuko Unibertsitatean. Bere ikerketaren ildo nagusia leizeetako artelanen egileak bereizi eta identifikatzean zetzan.

Bere tesia, "La evolución de las culturas prehistóricas con cerámica en la población de cavernas del País Vasco español", Martín Almagro Baschek zuzendu zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta 1972an defendatu zuen.[3]

Espainiako Gerra Zibilaren ostean sortu zen euskal arkeologoen belaunaldi berriko kideetako bat izan zen.[4]

  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Juan María Apellániz Castroviejo. .
  2. https://esquelas.elcorreo.com/bizkaia/bilbao/fallecimiento/juan-maria-apellaniz-castroviejo/58527256
  3. (Gaztelaniaz) «Juan María Apellániz Castroviejo» Dialnet (Errioxako Unibertsitatea).
  4. «Arkeologi Museoak euskal arkeologiaren historiaren azken mendeak azaltzen ditu “Erraldoien bizkar gainean” erakusketan - Komunikazioa - Bizkaia.eus» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in