Jugoslaviako Gerrak | ||||
---|---|---|---|---|
Erlojuen orratzen antzera goiko ezkerretik hasita: Bosniako parlamentua sutan Sarajevoko setioan; Dayton hitzarmena sinatzen ari dela; Vukovar dorreak Kroaziako banderari eusten diola; JNA gerra-gurdiak Eslovenian. | ||||
Data | 1991 - 1999 | |||
Lekua | Jugoslavia izandako lurraldeak: | |||
Emaitza | Lurraldeen independentzia | |||
Galerak | ||||
|
Jugoslaviako Gerrak 1991 eta 1995 bitartean Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista ohian gertatutako gatazka armatu ezberdinak baina elkarlotuak izan ziren[2][3][4]. Gerrak konplexuak izan ziren, Jugoslaviako herrien arteko gatazka etniko suminen ondorioak. Oro har, serbiarrak (eta Montenegrokoak hein txikiagoan) kokatzen dira alde batean, eta kroaziarrak eta bosniarrak besteak (eta Esloveniakoak hein txikiagoan); baina Bosnian ere kroaziarren eta bosniarren artean borrokatu zen, baita bosniarren arteko bando desberdinetan ere. Gerren emaitza, eskuarki, nazioarte mailan lurralde burujabeen aitorpena izan zen, gizakien eta ondasunen galera latzekin batera.
Bigarren Mundu Gerraz geroztik Europako gatazkarik odoltsuena, maiz deskribatu den bezala, bertan egin ziren gerra krimen andana genozidiotzat hartu izan dira. Hori dela eta, partaide nabarmen batzuei horrelako krimenak egotzi zaizkie, eta Jugoslavia ohirako Nazioarteko Epaitegi Kriminala eratu zuten Nazio Batuek krimen horiek epaitzeko[5][6].
Jugoslaviako Gerretan hiru gerra gertatu ziren, desberdinak baina elkarren artean lotuak: Esloveniako Gerra edo Hamar Eguneko Gerra (1991), Kroaziako Independentzia Gerra (1991-1995) eta Bosniako Gerra (1992-1995).