Jupiter (mitologia)

Jupiter (mitologia)
Antzinako Erromako erlijioa
Ezaugarriak
Jatorrizko izenaIuppiter
Sexuagizonezkoa
Ikonografiatximista, arranoa eta hasta (en) Itzuli
BaliokideakZeus, Perun (en) Itzuli, Thor, Jupiter (en) Itzuli, Cimistenus (en) Itzuli, Maleciabrudes (en) Itzuli, Assaecus (en) Itzuli, Adceneicus (en) Itzuli, Nennicus (en) Itzuli, Tamitenus (en) Itzuli eta Uxlemitanus (en) Itzuli
Familia
AitaSaturno
AmaOps
Ezkontidea(k)Junon
Bikotekidea(k)Latona (en) Itzuli eta Juturna
Seme-alabakVulkano, Diana, Herkules, Bako, Iuventas (en) Itzuli, Marte, Belona, Minerva, Apollo (en) Itzuli, Iarbas (en) Itzuli, Merkurio, Proserpina eta Garamantis (en) Itzuli
Anai-arrebakJunon, Vesta, Pluton, Neptuno eta Zeres

Jupiter[1] (latinez: Iuppiter, Iovis genitiboa) erromatar panteoiko jainko gorena da, Saturnoren eta Rearen semea. Erromatarrentzat eta Italiako beste herrientzat zeruaren, eguneko argiaren, eguraldiaren, tximistaren eta trumoiaren jainkoa zen[2].

Gero, greziarren Zeus jainkoarekin elkartu zuten, eta haren genealogia eta gertaerak erantsi zizkioten. Erromako tradizio literarioan, Zeusen irudikapena Jupiterrenaren gainetik jartzen da, halako moldez non mitoek eta ikonografiak nahasten baitituzte bi jainkoek. Horregatik, Jupiterri, ordura arte ia mitologiarik edo ahaidetasunik gabea, Zeus jainko grekoaren ezaugarri mitologikoak egozten zaizkio. Hala, Jupiter Junon arrebarekin ezkonduta dago. Jupiter Neptunoren eta Plutonen anaia zen, Poseidonen eta Hadesen baliokide erromatarrak, hurrenez hurren. Bakoitzak unibertsoko hiru erresumetako bat zuzendu zuen: zerua, urak eta azpimundua.

Iuppiter Optimus Maximus deitzen zioten, Erromako Estatuaren patroia zelako: legea eta ordena sozialaz arduratzen zen.

  1. Euskaltzaindia. 82. araua. Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak. .
  2. Grimal, Pierre. (1981). Diccionario de mitología griega y romana. (Ed. rev., con bibliografía actualizada por el autor. argitaraldia) Paidós ISBN 84-7509-053-2. PMC 9435709. (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in