Jurassic World 2015eko Colin Trevorrow estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko filma da. Lehendabizikoa izan zen Jurassic World izeneko trilogian.
Pelikulak Jurassic Park frankizia berpiztu zuen. Nublar irla parke tematiko bihurtuta, genetikoki sortutako dinosauro batek hankaz gora jarriko du bertako lasaitasuna.
Colin Trevorrow izan zen mundu jurasikoari hats berria eman ziona, baina askok Steven Spielbergen beraren eskua ikusi zuten haren atzean. Nolanahi ere, eta askoren harridurarako, laugarren pelikulak egundoko arrakasta eskuratu zuen, eta sail osoko errentagarriena bihurtu zen.[1]