KV62 | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Egipto |
Egiptoko gobernadore-herria | Luxor Governorate |
Hiria | Luxor |
Kokapen fisikoa | Erregeen harana |
Koordenatuak | 25°44′25″N 32°36′05″E / 25.740361111111°N 32.601444444444°E |
Erabiltzailea | Tutankhamon - 1925 |
Arkitektura | |
Dimentsioak | 30,79 () m |
Azalera | 109,82 m² |
KV62 hilobia, Egiptoko Erregeen Haranean dagoena, osorik aurkitutako egiptoar errege hilobi bakarra da, eta hobekien kontserbatutakoa. Hilobi hau Howard Carterrek aurkitu zuen 1922an ramesidar garaiko langileen etxebizitzen hondakinpean, garai hartako arpilaketetatik salbatu zuena. Bitxikeri bezala, Carterrek, ukitu bezain pronto desegin ziren lore eskaintza batzuri argazkia ateratzea lortu zuen.
Hilobia lau gelaz osatua dago, eta objektuz betea zegoen, baina desordenatuak. Bere egoera eta Carterren ikerketa metodo xehearen ondorioz, zortzi urte behar izan ziren hilobia hustu eta bertan aurkitutako guztia, 5.000 zati baino gehiago, horien artean urre hutsez eginiko Tutankamonen hil mozorroa barne, Kairoko Egiptoar Museora eramateko.
Sarritan esaten da Tutankamonen hilobia sekula ez zela behartua izan, baina hau ez da erabat zehatza. Izatez, faraoi gaztea lurperatua izan eta gutxira gutxienez bi aldiz behartu zuten: zigilatutako ateetako goiko ertzetan irekidura bat egin izanaren ebidentziak daude, beranduago itxia izan zena. "Altxor" deritzonean utzitako bitxien %60a lapurtuak izan zirela estimatzen da, eta nekropoliko funtzionarioek salbatu zirenak korrika eta presaka bildu zituztela. Kaperetako kanpo ateak, erregearen hierarkitutako zerraldoak zituztenak, irekiak eta zigilatu gabe utzi ziren.
Dirudienez, lapurreta horietako baten ondoren, KV62ko zenbait objektu KV54 hilobian utzi ziren.