Kabir

Kabir

Bizitza
JaiotzaVaranasi, 1398
HeriotzaMaghar (en) Itzuli, 1518 (egutegi gregorianoa) (119/120 urte)
Hobiratze lekuaMaghar (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakhindia
Jarduerak
Jarduerakehulea, poeta, filosofoa eta idazlea
MugimenduaBhaktia
Sant Mat (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioahinduismoa
IMDB: nm0763119 Edit the value on Wikidata

Kabir Das (IAST: Kabīr, kəbiːr d̪aːs ahoskatua; Varanasi, 1440 - Maghar, Gorakhpurretik gertu, 1518) Indiako poeta, musikari, mistiko, filosofo eta santua izan zen, eta haren literaturak bhakti (deboziokoa) mugimendu erlijiosoaren eragina izan zuen. Bhagat Kabir Yi (San Kabir) ere deitzen zaio.

Kabir Indiako poeta mistiko maiteena da eta eragin handia izan zuen sij komunitatean, herrialdearen iparraldeko santuen lehen belaunaldiko kide dela uste da.

Ez zuen bere burua hinduista, musulman edo sufi gisa definitu. Kredo, izendapen, aszetismo eta erlijioak baztertu zituen, ekialdeko filosofia norabide berri batera eramanez. Kabirren aburuz, bizitza gizaki bakoitzaren arimaren (yivatma) eta Jainkoaren (paramatma) arteko joko batera mugatzen da; bien batasuna lortzea da lurreko bizitzaren xedea.

Kabirren arabera, "Jainkoa arnasten duen guztiaren hatsa da" eta "Maitasuna eta uko egitea aurkitu duenak, inoiz ez du heriotza ezagutzen".[1]

  1. Saint Kabir. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in