Kaliope | |
---|---|
Antzinako Greziako erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Aita | Zeus |
Ama | Mnemosine |
Ezkontidea(k) | Oeagrus (en) eta Akeloo |
Bikotekidea(k) | Apolo, Magnes (en) , Ares, Strymon (en) , Zeus eta Akeloo |
Seme-alabak | Orfeo, Linus (en) , Hymen (en) , Rhesus of Thrace (en) , Edonus (en) , Koribante, Ialemus (en) eta Aelinus (en) |
Anai-arrebak | Klio, Melpomene, Urania, Euterpe, Terpsikore, Erato, Polimnia eta Talia |
Kaliope[1] (antzinako grezieraz: Καλλιόπη, Kalliópê, "ahots ederduna"), greziar mitologian, olerkaritza epikoaren eta elokuentziaren musa zen. Kutsu maiestatetsuko neskatxa gisa irudikatzen da, urrezko koroa bat daramala, Hesiodoren arabera, gainontzeko musen gainetik zegoela adierazten zuena. Girlandekin apaintzen da, esku batean tronpeta bat daramala eta olerki epiko bat bestean.
Gainontzeko musak bezala, Zeus eta Mnemosineren (oroimena) alaba da. Eagrorekin ezkondu zen, eta, honekin, Orfeo, Marsias eta Linoren ama izan zen, azken honen aita Apolo izan zela ere esaten den arren. Estrimon ozeanidarekin, Resoren ama izan zen, Troiako Gerran bertara iritsi eta hurrengo egunean hil zen errege traziar bat. Estrabonek, Zeusekin, Koribanteen ama izan zela dio. Iturriren batzuek Himeneoren ama izan zela ere badiote, ezkontzen eta ezkon kantuen jainkoa, beste batzuek Klio edo Uraniaren alaba zela dioten arren.
Esaten denez, Kaliope Heraklesez maitemindu zen, eta bere lagunak oturuntzetan kantatuz biziberritzeko modua erakutsi zion. Beste batean, Zeusek, Afrodita eta Persefonek, Adonis zaindu (eta gozatzeagatik) zuten lehia konpontzeko lana eman zion. Kaliopek, Adonisek, Afroditarekin lau hilabete, Persefonerekin beste lau, eta, falta diren laurak, Adonisek berak aukeratutakoarekin pasa zitzala erabakiz konpondu zuen. Adonisek, beti aukeratu zuen Afrodita, Persefone beste munduko jainkosa hotz eta sentsibilitaterik gabea baitzen.