Kalkuta

Kalkuta
কলকাতা
municipal corporation of West Bengal (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea India
ProbintziaMendebaldeko Bengala
AlkateaFirhad Hakim
Izen ofizialaKolkata[1] (কলকাতা)
Jatorrizko izenaকলকাতা
Posta kodea700001
Geografia
Koordenatuak22°34′22″N 88°21′50″E / 22.5726723°N 88.3638815°E / 22.5726723; 88.3638815
Map
Azalera185 km²
Altuera9
Demografia
Biztanleria4.496.694 (2011)
−83.850 (2001)
Metropolia14.112.536
Dentsitatea21.820,14 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia33
Ordu eremuaUTC+05:30
Hiri senidetuakKaratxi, Long Beach, Tesalonika, Kunming, Napoli, Odesa, Incheon eta Dhaka
MatrikulaWB-01, WB-02, WB-03, WB-04, WB-05, WB-06, WB-07, WB-08, WB-09 eta WB-10
kmcgov.in

Kalkuta[1] (bengaleraz: কলকাতা, ahoskera, Kolkata izenaz ere ezaguna, 2001. urtetik izen ofiziala) Mendebaldeko Bengala estatuko hiriburua da, Indian. Hooghly ibaiaren ekialdeko ertzean dago kokatuta eta Ekialdeko Indiako merkataritza, kultura eta heziketa zentro nagusia da. Kalkutako portua funtzionamenduan dagoen Indiako portu zaharrena eta ibai portu bakarra da. Hiria Indiako "kultur hiriburutzat” hartzen da eta "Poztasunaren Hiria" ere deitzen zaio.[2][3][4] 2011n, 4,5 milioi biztanle zituen hiriak; hiria eta haren ingurua kontuan hartuta, berriz, biztanleen kopurua 14,1 milioi zen: Indiako hirugarren metropoli populatuena. Era berean, munduko eskualde metropolitar handienen artean zortzigarrena da. Kalkutako metropoliaren ekonomiaren azkeneko kalkuluen arabera, 60.000 eta 150.000 milioi dolar tartekoa (BPGa erosahalmenaren parekotasunari doitua) dela diote, Indiako hirugarren metropoli produktiboena bilakatuz, Mumbai eta Delhiren ondoren.[5][6][7]

XVII. mendearen bukaeran, Kalkutaren aurrekari ziren hiru herriak Bengalako Nawabek gobernatzen zituen Mogolen menpean. Nawabek Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiari 1690ean merkataritza lizentzia bat eman ostean,[8] konpainiak zonaldea garatu zuen merkataritza gune gero eta gotortuago bat bihurtuz. Siraj ud-Daulah Nawabak Kalkuta okupatu zuen 1756an, eta Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiak hurrengo urtean berrartu zuen.[9] 1793an, Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiak indar nahikoa zuen eta Nizamat (tokiko araua) indargabetu zuen, eskualdeko subiranotasun osoa hartuz.

Konpainiaren agintepean hasieran, eta Britainiar Rajarenean gero, Kalkuta Britainia Handiak Indian zituen lurraldeen hiriburua izan zen 1911. urtera arte. Hautemandako desabantaila geografikoak eta Bengalako nazionalismoaren hazkundea izan ziren hiriburua New Delhira aldatzeko arrazoiak.[10] Kalkuta Indiako independentzia mugimenduaren zentroa zen; eta gaur egungo politikaren gune garrantzitsua izaten jarraitzen du. 1947an Indiak independentzia lortu ostean, Kalkutak, behinola Indiako hezkuntza modernoaren, zientzien, kulturaren eta politikaren erdigunea izan zenak, geldialdi ekonomikoko hamarkada asko jasan zituen.[11]

XIX. eta XX. mendeko Bengalako Pizkundearen zentroa eta erlijio eta etnia aniztasun askoko kultura nukleoa izanik, Kalkutak tokiko tradizioak ditu draman, artean, zinean, antzerkian eta literaturan. Kalkutako jende askok, tartean direla hainbat Nobel saridun, ekarpenak egin dituzte arte, zientzia eta beste arlo batzuetan. Kalkutako kulturak auzo itxiak (paras) eta estilo libreko truke intelektualak (adda) barnebiltzen ditu modu baketsuan.Argitu behar Mendebaldeko Bengalak hirian du bertako zinemaren erdigunea, eta garrantzi nazionaleko kultura erakunde garrantzitsuak ditu baita ere: Arte Ederretako Akademia, Victoria Memoriala, Asiar Elkartea, Indiar Museoa eta Indiako Liburutegi Nazionala. Kalkutan cricket kiroleko hainbat frankizia daude eta, kirol horretako ospakizun nagusi batzuk hor egiten badira ere, futbol eta beste kirolei garrantzia ematen dielako desberdintzen da beste hiri indiarretatik.

  1. a b Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
  2. India: Calcutta, the capital of culture - Telegraph. 2016-01-02 (Noiz kontsultatua: 2018-07-25).
  3. (Ingelesez) «Kolkata remains cultural capital of India: Amitabh Bachchan» dna 2012-11-10 (Noiz kontsultatua: 2018-07-25).
  4. India, Press Trust of. (2013-11-14). «Foundation of Kolkata Museum of Modern Art laid» Business Standard India (Noiz kontsultatua: 2018-07-25).
  5. (Ingelesez) Parilla, Alan Berube, Jesus Leal Trujillo, Tao Ran, and Joseph. (2015-01-22). «Global Metro Monitor» Brookings (Noiz kontsultatua: 2018-07-25).
  6. The top 15 Indian cities by GDP | India’s top 15 cities with the highest GDP - Yahoo India Finance. 2014-10-09 (Noiz kontsultatua: 2018-07-25).
  7. (Ingelesez) «Global city GDP rankings 2008-2025 | Purchasing Power Parity | Economic Growth» Scribd (Noiz kontsultatua: 2018-07-25).
  8. Krishna., Dutta,. (2008). Calcutta : a cultural history. Interlink Books ISBN 1566567211. PMC 191856303. (Noiz kontsultatua: 2018-07-25).
  9. (Ingelesez) Hunter, William Wilson. (1886). The Indian Empire: Its Peoples, History, and Products. Trübner & Company (Noiz kontsultatua: 2018-07-25).
  10. 1932-2014., Hall, Peter,. (2002). Cities of tomorrow : an intellectual history of urban planning and design in the twentieth century. (3rd ed. argitaraldia) Blackwell Publishers ISBN 0631232648. PMC 48263747. (Noiz kontsultatua: 2018-07-25).
  11. (Ingelesez) Jack, Ian. (2011-02-05). «India's riptide of modern aspiration has not reached Kolkata – but that can't last | Ian Jack» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2018-07-25).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy