Kanela | |
---|---|
Espezia | |
Materialak | zuhaitz azala |
Historia | |
Honen produktua | Kanelondo |
Sorrera-data | K.a. 2000 |
Kanela kanelondoaren azala osatzen duen gai urrintsua da, hodi txikien eitea duena, janari gozoak ontzeko erabiltzen dena.[1]
Kanela izen bereko zuhaitzaren azal edo oskola da. Azal hau zotzetan mozten da, ximenki lehortzen utzi eta tutu eran biltzen da.
Kanela Sri Lankan (garai bateko Zeilan), Seychelle uharteetan eta Madagaskarren ekoizten da. Txina, Indonesia eta Vietnamen "cassia" izeneko bestelako mota mingotsagoa lantzen da.