Kanforrondo | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Laurales |
Familia | Lauraceae |
Generoa | Cinnamomum |
Espeziea | Cinnamomum camphora |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | camphorwood (en) |
Basionimoa | Laurus camphora |
Kanforrondoa (Cinnamomum camphora) ereinotzaren eta kanelondoaren familiako zuhaitz tente igokaria da, 12 m inguru luze egiten dena. Adakera zabal biribila izaten du, 12 m inguru, eta hostoak arrautza itxurakoak, berde distiratsuak eta azpi gorrixkak. Puskatzean kanfor usain bizia darie. Lore txiki zuriak izaten ditu, ereinotzak dituenen oso antzekoak eta fruitua ezkur txiki baten itxurakoa. Jatorriz Japonia eta Txinakoa da. Adarrak eta sustraiak kanforra egiteko erabiltzen dira.