Karbono-14

Fisika Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Karbono-14, 14C edo erradiokarbonoa karbonoaren isotopo erradioaktibo bat da. Nukleoan 6 protoi eta 8 neutroi ditu Sam Rubenek eta Martin Kamenek aurkitu zuten 1940an. karbono-14aren semidesintegrazio periodoaren lehenengo kalkulua Willard Libbyk egin zuen (5568 urte); geroko neurketek 5730 urteko balioa eman zuten. Izaki bizidun guztietan agertzen denez gero, karbono-14 isotopoa dataziorako erabiltzen da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy