Karbono hidrato

Laktosa esnetan aurki daitekeen disakaridoa da. β-D-galaktosa eta β-D-glukosa molekula banaz osatua dago, tartean lotura glikosidikoa tartean duela.

Karbono hidratoak edo karbohidratoak, azukre edota gluzido ere deituak, molekula organiko ugarienak dira gizakiongan. Polihidroxialdehido eta polihidroxizetonak dira, guztiek baitute hainbat hidroxilo taldez asetako katea karbonatua eta bi talde funtzional horietakoren bat, aldehidoa edo zetona, eduki ditzaketen beste hainbaten artean. Karbono [C], hidrogeno [H] eta oxigenoz [O] daude osatuak, eta nitrogenoa [N], fosforoa [P] eta sufrea [S] ere izan ditzakete eta formula enpirikoa [Cx(H2O)y] da. Energia gordetzeko formarik garrantzitsuenak dira[1].

Karbohidratoen kateek luzera desberdinak dituzte, eta maila biologikoan garrantzitsuak diren hiru kategoria desberdintzen dira: monosakaridoak, disakaridoak eta polisakaridoak.

  1. Biología molecular de la célula. (2a. ed. argitaraldia) Omega 1992 ISBN 84-282-0896-4. PMC 34205790. (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in