Karbonoaren zikloa

Karbonoaren zikloaren diagrama (ingelesez)

Karbonoaren zikloa biosferaren, litosferaren eta atmosferaren arteko karbono trukaketan datzan ziklo biogeokimikoa da. Karbonoaren zikloak karbonoaren bi forma ezberdin barneratzen ditu: organikoa (organismo bizi, hil eta deskonposatuetan agertzen dena) eta inorganikoa (arroketan agertzen dena). Ziklo honen lehen urratsean, klorofiladun organismoek, fotosintesiaren bidez, atmosferako CO2-a karbohidrato bihurtzen dute. Ondoren, biziarekin lotutako prozesuak daude: anabolismoan karbohidrato luzeagoak eratzen dituzte organismoek, katabolismoan (arnasketan, adibidez) CO2-a berriz itzultzen da atmosferara, sare trofikoan zehar karbono-konposatuak bizidun batetik bestera igarotzen dira, eta, azkenean, biziduna hiltzean materia organikoa lurzoruan deskonposatzen da, eta azken emaitza CO2 edo (hartziduraren bidez) CH4-a dira. Biomasa erretzean ere, bi konposatu horiek aireratzen dira[1].

Giza aktibitateak, erregai fosilen kobustioa edo lurraren erabilpenaren gertatzen diren aldaketak adibidez, CO2 fluxu berri bat sortarazi dute. Bertatik %45 inguru atmosferan mantendu da, eta gainontzekoa ozeanoek absorbatu dute[2], landare lurtarrek xurgatutako zati txiki bat kenduta.[2]

  1. «Karbonoaren zikloa» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-03).
  2. a b (Ingelesez) Raven, J. A.; Falkowski, P. G.. (1999-06). «Oceanic sinks for atmospheric CO 2» Plant, Cell & Environment 22 (6): 741–755.  doi:10.1046/j.1365-3040.1999.00419.x. ISSN 0140-7791. (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in