Kareem Abdul-Jabbar

Kareem Abdul-Jabbar

(2014)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFerdinand Lewis Alcindor, Jr.
JaiotzaNew York1947ko apirilaren 16a (77 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNew York
Los Angeles
Lehen hizkuntzaingelesa
estatubatuar ingelesa
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Power Memorial Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
estatubatuar ingelesa
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria, saskibaloi entrenatzailea, aktorea, zinema ekoizlea, autorea, gidoilaria eta telebista-aktorea
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
UCLA Bruins men's basketball (en) Itzuli1965-1969pibot33
Milwaukee Bucks1969-1975pibot33
Los Angeles Lakers1975-1989pibot33
UCLA Bruins men's basketball (en) Itzuli1966-1969
Draft NBA Milwaukee Bucks
 
Posizio edo espezialitateapibota
Lateralitateaeskuina
Pisua102 kilogramo
Altuera218 zentimetro
Jasotako sariak
KidetzaWriters Guild of America, West (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
katolizismoa

kareemabduljabbar.com
IMDB: nm0000717 Allocine: 35067 Allmovie: p89 TV.com: people/kareem-abdul-jabbar
Facebook: kaj Twitter: kaj33 Instagram: kareemabduljabbar_33 Youtube: UCxoI7PD1_nQu0AQzP6bBCsA Musicbrainz: 1426134c-73a9-41ae-9ee6-cc569e27ac02 Discogs: 1200111 Edit the value on Wikidata

Kareem Abdul-Jabbar, jaiotzez, Ferdinand Lewis Alcindor (Harlem, New York, 1947ko apirilaren 16a-) saskibaloi jokalari estatubatuarra izan zen, gaur egun erretiratua, NBAko onenen artean txoko bat duena. 1969tik 1989ra bitartean, Milwaukee Bucks eta Los Angeles Lakers taldeetan ibilitakoa da. Lew Alcindor deitzen zioten eta, 1971n, Malcolm Xen autobiografia irakurri eta gero, musulman bihurtu eta izena aldatu zuen.[1][2][3]

Ezaguna egin zen oso bere Sky Hook edo "zeruko gako" saskiraketengatik, geraezinak baitziren. Bi jokalarik bakarrik geratu ahal izan zuten jokaldi hori behin bakarrik: Hakeem Olajuwonek eta Wilt Chamberlainek.

Abdul-Jabbarrek 42 urterekin utzi zuen saskibaloia, NBAren historiako puntugilerik eta txapelgilerik handiena zela. All-Star Game gehienak jokatu dituen jokalaria ere da. Inork baino arrakasta gehiago izan du lehian: urteko hasiberri eta NBAko txapeldun 6 alditan Bucks eta Lakersekin, bi aldiz NBAko finaletan MVP, 19 aldiz All-Star eta bi aldiz ligako puntugilerik handiena... Kanporaketetako 8 errekor eta All-Starreko 7 ere baditu.

Pistan arrakasta handia izan bazuen ere, ez zuen bere karreraren amaierara arte afizioaren estimua lortu. Gizon gordea izan zen, prentsarekin harremanik ez zuena eduki nahi. 1988-89 ko denboraldian, azkena izango zuenean, ligako kantxa orok egin zion Abdul-Jabbarri omenaldia.

  1. Ostolaza, Paulo. «Milwaukee Bucks NBAko txapeldun» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-08-30).
  2. Reina, Mikel. «Mende erdi» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-08-30).
  3. Agirre, Danel. «Magic eta Bird bezain maitekor» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-08-30).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in