Karel Reisz | |
---|---|
(1966) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Moravská Ostrava (en) , 1926ko uztailaren 21a |
Herrialdea | Erresuma Batua Txekia |
Talde etnikoa | Txekiarra |
Heriotza | Camden Town eta Londres, 2002ko azaroaren 25a (76 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Betsy Blair (en) (1963 - 2002) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Emmanuel College (en) Leighton Park School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, zinema ekoizlea, idazlea, gidoilaria, errealizadorea, produktorea, antzerki zuzendaria eta zinema-kritikaria |
Lantokia(k) | Erresuma Batua |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Czechoslovak army in exile (en) |
Karel Reisz (Ostrava, 1926ko uztailaren 21a - Londres, 2002ko azaroaren 25a) ingeles zinemagilea izan zen, jatorriz txekiarra. Hamabi urte zituela, Erresuma Batura abiatu zen naziengandik ihesi. Zinema-kritikari izan zen, eta National Film Theatre antzokian lan egin zuen. 1953an, The Technique of Film Editing (Filmak muntatzeko teknika) liburua argitaratu zuen, zinemagile askorengan eragina izan duen liburua. 1956an zuzendu zuen lehen filma Tony Richardsonekin batera, Momma Don´t Allow (Amak ez du baimenik ematen), eta Free Cinema delako dokumental-filmen mugimenduaren manifestu bilakatu zen. Bakarrean egin zuen lehen film luzean, Saturday Night and Sunday Morning (1960) lanean, senaren eta gizartearen betebeharren artean gizabanakoak duen gatazka adierazi zuen. Urte batzuk geroago, britainiar zinemagintza krisian zegoela, Estatu Batuetara jo zuen. Beste film aipagarri batzuk: We Are The Lambeth Boys (1959), Isadora (1968), The Gambler (1974, Jokalaria), Dostoievskiren eleberrian oinarritua; Who´ll Stop the Rain (1978), Sweet Dreams (1985, Amets goxoak) eta The French Lieutenant´s Woman (1981, Frantses tenientearen emaztea).