Karen (herria)

Karen

Karen neskatxa bat
Biztanleak guztira
9.000.000
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Myanmar
(4.000.000)
 Thailandia
(500.000)
 AEB
(50.000)
Hizkuntza
Karenera
Erlijioa
Theravada budismoa, kristautasuna, animismoa
Zerikusia duten beste giza taldeak
Karen herriko emakumeak 1920ko hamarkadan.

Karen[1], baita ere Kayin, Kariang edo Yang (euren buruei Pwa Ka Nyaw, kareneraz: ကညီကလုာ္, deitzen diete) ia bederatzi milioi pertsonak osaturiko etnia bat da. Gehienak Myanmarren bizi dira, Myanmarreko 50 milioi biztanleetatik % 7 karen etniakoak direlarik. 1948z geroztik karen herritar batzuk karen gerrilla (KNLA) buru dutela Myanmarreko gobernu zentralaren aurka borrokan dago. Gerrillaren lehendabiziko asmoa karen herriaren independentzia zen arren, 1976tik sistema federal bat eskatu du. Lehenengo ihesaldiak XVIII. mendekoak badira ere, egun 400 000 karen Thailandian daude erbesteratuta, Myanmarreko mugatik gertu batik bat.

Tibet-mongoliar jatorria dute karenek. Myanmarrera hainbat migraziotan iritsita, iparraldeko lautada zabaletako lehen biztanleak omen ziren. Hala ere, antzinako Asiako, edo, zehatzago, antzinako Myanmarreko historia baldintzan idatzi behar da, ahozko literatura beste oinarririk ez baitauka. Are gehiago, karen herriaren eta Birmaniako militarren arteko borrokan historia garrantzia handiko arma politikoa da. Batzuen zein besteen adierazpenak tentuz hartu behar dira.

Karen herri osoa kristaua dela uste hedatua da, agian gerrillan gehienak direlako. Hala ere, oro har, heren bat kristaua izango litzateke, heren bat budista eta azken herena animista edo jatorrizko erlijioen fededuna. Aipatu beharra dago Thailandiako zein Myanmarreko gobernuek budismoa bultzatzen dutela etnia desberdinak asimilatzeko.

Karen herria testu batzuetan herri horretako Karenni edo Karen gorri azpitaldearekin oker nahastu dute. Karenni herriko Padaung azpitaldea Thailandian bizi da, Birmaniako mugatik gertu eta tribu honetako emakumeek lepoan daramatzaten lepokoengatik ezaguna da.

Karen izena arerioek mespretxuz ipini zieten. Aurrerago eurek onartu dute harrotasunez.

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 190. arauaː Munduko herriak eta etniak. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy