Karen Gillan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Karen Sheila Gillan |
Jaiotza | Inverness, 1987ko azaroaren 28a (36 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Lehen hizkuntza | Eskoziako ingelesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Italia Conti Academy of Theatre Arts (en) Edinburgh's Telford College (en) Charleston Academy (en) |
Hizkuntzak | Eskoziako ingelesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, modeloa, ahots-aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea, antzerki aktorea, film-zuzendaria, gidoilaria eta errealizadorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
|
Karen Sheila Gillan (Inverness, 1987ko azaroaren 28a) eskoziar antzezlea da, zineman, telebistan eta antzerkian aritzen dena. Doctor Who telesailean Amy Pond bidaia-lagunaren papera betetzerakoan egin zen ezagun[1] eta ordutik hainbat filmetan aritu izan da lanean eta pertsonai ezagunak egin ditu, esate baterako Nebula (Guardians of the Galaxy)[2] eta Ruby (Jumanji: Welcome to the Jungle)[3].
Erresuma Batuan ezagun egin ondoren 2013an Estatu Batuetara joan zen lanera eta gaur egun bertan bizi da. Aktore lanak egiteaz gain film labur batzuk ere zuzendu ditu, bai eta film luze bat ere. Hainbat sari jaso ditu, British Academy Scotland Film Award eta Empire Award besteak beste.