Karlomagno edo Karlos I.a Handia[1] (latinez: Carolus edo Karolus Magnus; 742 – Akisgran, 814ko urtarrilaren 28a) Frankoen erregea izan zen 768-814 bitartean, Lombardiarren erregea 774-814 bitartean, eta Mendebaldeko enperadorea 800-814 bitartean. Europako sartaldeko ia lurralde kristau guztiak batu zituen, eta Karolingiar dinastiaren sortzailea izan zen.