Karlos II.a Nafarroakoa

Karlos II.a Nafarroakoa


Nafarroako erregea

1349 - 1387
Joana II.a Nafarroakoa - Karlos III.a Nafarroako erregea
Bizitza
JaiotzaÉvreux1332ko urriaren 10a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Nafarroako Erresuma
HeriotzaNabarreria1387ko urtarrilaren 1a (egutegi gregorianoa) (54 urte)
Hobiratze lekuaIruñeko katedrala
Heriotza moduaistripuzko heriotza
Familia
AitaFilipe III.a Nafarroakoa
AmaJoana II.a Nafarroakoa
Ezkontidea(k)Joana Frantziakoa  (1353 (egutegi gregorianoa) -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaEvreux leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakagintaria

Find a Grave: 8048814 Edit the value on Wikidata

Karlos II.a Nafarroakoa (1332ko urriaren 10a - 1387ko urtarrilaren 1a), Evreuxkoa eta Gaiztoa ezizenez ezaguna, Nafarroako erregea (1349-1387) eta Evreuxeko kondea (1343-1387) izan zen. Lurralde horiez gain, Filipe Evreuxeko konde aitarengandik eta Nafarroako Joana II.a amarengandik, Normandian ere lurralde franko jaso zituen, 1328an Champagne, Brie eta Frantziako tronuaren gaineko aldarrikapenei uko egiteagatik. Honela, Frantziako iparraldean Evreux, Mortain, zein Vexinen eta Cotentinen zati batzuen jabe zen Karlos.

Aita Filipe VI.a Frantziakoaren lehengusua eta ama Luis X.a Frantziakoaren semea izanda, Karlosek lirio-lorea (Frantziako erregetzaren ikurra) bi adarretan zeukala esatea gustuko zuen. Gauzak horrela, amaren partetik Filipe Ederra Frantziako erregearen berbiloba izanda, erregetza nork beteko zuenarengatik sortu zen Frantzia eta Ingalaterraren arteko Ehun Urteko Gerran parte-hartze handia izan zuen Karlosek, bata edo bestearekin aliatuta, beti ere bere helburuak bete nahian. Frantziako koroaren gaineko aldarrikapena onar ziezaioten espero zuen luze. Nafarroari dagokionez, 1350eko udan etorri zen koroa jasotzera, baina bisita txikiez aparte, erregealdiko lehenengo 12 urteak ia-ia soilki Frantzian eman zituen. Hasiera batean, lanesku-iturritzat hartu zuen Nafarroa, Frantzian botere gehiago bereganatzeko.

Gaiztoa goitizena jaso zuen (gaztelaniaz el Malo, frantsesez le Mauvais) kronikari espainiar batengandik XVI. mendean.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy