Alexandra Feodorovna (errusieraz: Алекса́ндра Фёдоровна) , Karlota Prusiakoa (alemanez: Charlotte von Preußen) jaioa (Berlin, 1798ko uztailaren 13a – Tsarkoie Selo, 1860ko azaroaren 1a) Errusiako enperatriz ezkontidea izan zen 1825etk 1855era.
Frederiko Gilen III.a Prusiakoa eta Luisa Mecklenburg-Strelitzekoaren alaba eta Gilen I.a Alemaniakoaren arreba izan zen. Napoleondar Gerretan, bere familiarekin Ekialdeko Prusiara ihes egin zuen, non Alexandro I.a Errusiakoaren babesa aurkitu zuen.
1817an Nikolas I.a Errusiakoarekin ezkondu zen, kristautasun ortodoxora bihurtu zen eta Alexandra Feodorova izena hartu zuen. 1825ean tsarina ezkontide bihurtu zen bere senarra tronura iritsi zenean. Senar-emazteek bederatzi seme-alaba izan zituzten, horien artean Alexandro II.a Errusiakoa tsarra.