Kartagoko arkeologia gunea1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, iii, vi |
Erreferentzia | 37 |
Kokalekua | Tunisia |
Eskualdea2 | Estatu arabiarrak |
Izen ematea | 1979 (III. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Kartago[1][2] (fenizieraz: Qart-ḥadašt, «hiri berri») antzinaroko hiria da, Tunisko aintziraren ondoan kokatua, gaur egungo Tunisian, gaur egungo Tunistik hurbil. Tiroko feniziarrek eratutako koloniatik sortu zen, Qart-ḥadašt izenarekin ( قرت-حدش edo קרת חדשת, «hiri berri»), Kristo aurreko lehenengo milurtekoan, eta antzinateko hiririk handienetakoa izan zen. Antzinako Kartago edo Kartagotar Inperioaren hiriburua izan zen.
Hiriaren kokalekua ongi aukeratua zen, Tunisko golkoan hiruki labur bat eratzen duen penintsula batean, babesa eta arrantza ugari eskaintzen duen itsasoz ia inguratua.