Kasio | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
K.a. 43 - K.a. 42
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Antzinako Erroma, K.a. 85 | ||||||||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||||||||
Heriotza | Filipos, K.a. 42 (39/40 urte) | ||||||||||
Heriotza modua | suizidioa: odolustea | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Aita | Gaio Kasio Longino | ||||||||||
Ama | ezezaguna | ||||||||||
Ezkontidea(k) | Junia Tertia (en) | ||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||||
Leinua | Cassii Longini (en) | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Hizkuntzak | latina | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | Antzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra | ||||||||||
Parte-hartzailea
|
Kasio (latinez: Gaius Cassius Longinus; K.a. 85 – K.a. 42) Antzinako Erromako senataria izan zen, Zesarren kontrako konspirazioa hasi zuena hain zuzen ere.
Kasioren estreinako urteei buruz gutxi dakigu. Marko Brutoren arrebaorde batekin ezkondu zen. Filosofia ikasi zuen Arkelao maisuarekin Rodasen.
Bere lehen postua administrazioan Krasoren agintaldipean lortu zuen. Krasorekin Siria probintziara joanda, Krasoren estrategia militarra aldatzen saiatu zen. Base bat eraikitzea eraso zuzena baino hobesten zuen Kasiok. Krasok, halere, armada Carrhaeko gudura eraman zuen eta ondorioa erabateko suntsipena izan zen. Borrokan Kraso bera hil zen. Kasiok armadaren apurrak biltzea lortu zuen. Hurrengo bi urteetan, Kasio Siriako gobernaria izan zen eta mugak partiarren erasoetatik defenditu zituen. Zizeronek, Ziliziako gobernariak, Kasiori bere ahaleginak eskertu zizkion.
Erromara itzulitakoan, Zesar eta Ponpeioren arteko gerra piztu izanak Kasioren auziperatzea, estortsioa leporatuta, saihestu zuen. K.a. 49an plebeko tribuno izendatu zuten, eta Optimates-ekin bat egin zuen Zesarrek Rubicon ibaia zeharkatu zuenean. Ponpeioren itsas armadaren buruan, Sizilian garaipena eskuratu zuen. Ponpeioren porrota eta gero, Zesarrek atzeman eta amore ematera behartu zuen.
Egipton Zesarren aldean borrokatu zuen ondoren, Erromara bueltatu zen, kargurik gabe. K.a. 44an, berriz, pretore peregrino izendatu zen. Marko Bruto pretor urbano izendatu izanak biziki samindu zuen, eta diktadorearekiko gorrotoa hazi zitzaion. Zesarren barkapena gorabehera, Kasio urrun nahiago zuen, eta Siriako probintzia hurrengo urterako agindu zion. Izan ere, Kasio Zesarren kontrako konspiratzaile sutsuena izan zen. K.a. 44ko martxoaren 15ean Zesar hiltzerakoan, Kasiok aurpegian sastatu zuen.
Zesarren hilketaren ondotik, Marko Antoniok eskuratu zuen boterea, eta iritzi publikoa hiltzaileen aurka bultzatu zuen. Senatuak Zireneko agintea eman zion Kasiori, Erromatik urruntzeko asmotan. Kasiok errefusatu zuen halako probintzia txiki baten gobernua. Erbestea Marko Antonioren diktadura baino nahiago zuela esanda, Siriara joan zen. Hala ere, Senatuak, Marko Antonioren atsekaberako, Siriako gobernari izendatu zuen Kasio.
Bigarren Triunbiratua osatzerakoan, Marko Brutok deitu zion Kasiori. Triunbiroak ekialdean erasotzea erabaki zuten. Marko Antonio eta Oktavio Mazedoniara joan ziren matxinoei aurre egiteko. Marko Brutok arrakasta lortu zuen Oktavioren kontra. Kasiok, ordea, Marko Antoniok garaituta eta Brutoren garaipena ezagutu gabe, bere burua hil zuen. "Azken erromatarra" deitu zion Marko Brutok, arranguratsu.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kasio |