Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa

Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa
Convergència Democràtica de Catalunya
(CDC)
Sorrera1974ko azaroaren 17a
Desegitea2016ko uztailaren 8a
Egoitza nagusiaC/ Còrsega, 331
08002 Bartzelona
Ideologia politikoaZentrista, liberala, katalanista, Kataluniar independentista, europeista eta humanista
Nazioarteko kidetzaInternazional Liberal
www.convergencia.cat

Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa (katalanez: Convergència Democràtica de Catalunya, CDC) Kataluniako alderdi politiko liberal eta abertzalea izan zen. 1974ko azaroaren 17an Jordi Pujolen inguruan sortua izan zen. CDCren gaztediak Kataluniako Gaztedi Nazionalistan (JNC) biltzen dira.

1980ko Kataluniako Hauteskundetatik, Kataluniako Batasun Demokratikoarekin (UDC) batera, Convergencia i Unio (CiU) koalizio politikoan parte hartzen du. Koalizio honek, Katalunia gobernatu zuen 1980tik 2003ra, non urte honetan Kataluniako Generalitatea PSC-ERC-ICV hirukote politiko ezkertiarraren esku geratu zen, CiUk ez baitzuen gehiengo absolutua lortu.

2002an, Jordi Pujolek alderdiaren presidentzia utzi eta gero, Artur Masek hartu zuen lekukoa.

2015eko urtarrilaren 17an zabaldu zenez, CDCk ezohiko kongresu bat antolatu zuen 2015eko otsailean, alderdia birsortzeko helburuarekin[1].

Azkenik, 2016ko uztailaren 8an bere ibilbide politikoa eten zuen CDCek. Alderdia utzi zuten kideek PDeCAT alderdia sortu zuten.

  1. «CDCk ezohiko kongresu bat egingo du otsailean, alderdia birsortzeko», Berria, 2015-01-18

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in