Kathy Acker

Kathy Acker

(1996)
Bizitza
JaiotzaNew York1947ko apirilaren 18a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaTijuana1997ko azaroaren 30a (50 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
bularreko minbizia
Hezkuntza
HeziketaNew York Hiriko Unibertsitatea
Kaliforniako Unibertsitatea San Diegon
Brandeis University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, eleberrigilea, idazlea, unibertsitateko irakaslea, saiakeragilea, komiki gidoilaria, performancelaria, prosalaria eta antzerkigilea
Lan nabarmenak
InfluentziakWilliam Burroughs

IMDB: nm0009933 Allocine: 47603 Allmovie: p583423
Musicbrainz: 7a469e02-4241-48f8-8bbb-64dbaece5899 Songkick: 123591 Discogs: 228197 Edit the value on Wikidata

Kathy Acker (New York, 1947ko apirilaren 18aTijuana, 1997ko azaroaren 30a) estatubatuar idazle postmodernista izan zen.

Karen Lehmann jatorri judu-alemaniar familia batean jaio zen. Bere burua kulturalki judutzat hartu zuen, baina erlijioarekiko interesik gabe. Robert Ackerrekin ezkondu zen eta idazle izatea erabaki zuen. Senarrarekin joan zen Kaliforniako Unibertsitatean, San Diegon ikastera. Graduatu gabe New Yorkera joan zen, non idazkari, stripper eta ikuskizun pornografikoetan lan egin zuen. Maitasun-harremanak izan zituen hainbat pertsonarekin eta bisexuala izan zen. 1995ean Londresera joan zen bere bikotekidearekin. 1980ko hamarkadaren amaieran, New Yorkera itzuli zenean, unibertsitateetako irakasle izan zen, minbiziak jota hil zen arte.

Eleberrigile esperimentala, antzerkigilea eta saiakeragilea izan zen. Idazketa urratzaile batekin, haurren traumak, sexualitatea eta matxinada bezalako gaiak jorratu zituen. Black Mountain Collegen olerkariak, William S. Burroughs, David Antin, Carolee Schneeman, Eleanor Antin, frantziar teoria kritikoa, mistizismoa, pornografia eta literatura klasikoaren eragina jaso zuen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy