Kazakh

Kazakhak
Kazakh familia bat Yurta baten barruan, 1911/1914
Biztanleak guztira
17.000.000 inguru
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Hizkuntza
kazakhera
Erlijioa
Islama
Zerikusia duten beste giza taldeak
Turkiar herriak

Kazakhak[1] (kazakheraz: қазақ, errusieraz: қазақтар) Turkiar jatorriko Erdialdeko Asiako jendea da (batez ere Kazakhstanen bizi dira, baina baita ere Uzbekistan, Txina, Errusia eta Mongoliako zenbait zonaldetan). Nortasun kazakha erdia aroan du jatorria eta 1456 eta 1465 bitarteko Kazakh Khanerriak eragin handia izan zuen horretan. Garai hartan, Janybek eta Kerey sultanen menpean zeuden hainbat tribuk Abu'l-Khayr Khan-eko Khanerritik irten zirenean.

Kazakhak Turkiar herrietako tribuen ondorengoak dira: Argyn herria, Khazariarrak, Qarluq-ak, Kiptxak-ak eta kumandarrak, eta baita Hunoak bezalako tribuak eta Europako Ekialdetik atera eta Itsaso Beltza eta Siberia arteko eremua populatu zuten Saka, Eszita eta Sarmaziarherri nomadak ere.

Kazakhak 1931-1933ko sobietar goseteak gehien pairatu zuten nazioetakoa izan zen, populazio osoaren %37a hil baitzen[2].

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 190. arauaː Munduko herriak eta etniak. .. Oharra: Kazakhstango herritarrak kazakhstandarrak dira, eta kazakhstandar guztiak ez dira kazakhak. Hau da, kazakhstandar hitza Kazakhstango herritartasunari dagokio, eta khazakh hitza, berriz, etniari.
  2. Pianciola, N: The Collectivization Famine in Kazakhstan, 1931–1933. Harvard Ukrainian Studies. 237-251 or. [1]

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy