Kenya | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Batian (en) |
Garaiera | 5.199 m |
Prominentzia | 3.825 m |
Mota | mendi eta II. maila: parke nazional |
Geografia | |
Koordenatuak | 0°06′S 37°12′E / 0.1°S 37.2°E |
Honen parte da | Rift Haran Handia Seven Second Summits (en) |
Mendikatea | Kilimanjaro |
Leku geografikoa | East African Rift (en) |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | 1899ko irailaren 13an, H. Mackinder, C. Ollier eta J. Brocherelek. |
Ohiko bidea | Iparraldeko eta hegoaldeko aldeak |
Geologia | |
Material nagusia | Sienita |
Kenya[1] (ingelesez Mount Kenya; gĩkũyũz Kĩrĩ Nyaga; embuz Kirenia; maaz Ol Donyo Keri; meruz Kirimara) Kenyako mendirik altuena eta Afrikako bigarrena da (Kilimanjaroren ondoren). Kenya mendiguneko gailurrik altuenak Batian (5.199 m), Nelion (5.188 m) eta Lenana (4.985 m) dira. Kenya mendia Kenyaren erdialdean dago, justu ekuatorearen hegoaldean, Nairobitik 150 km ipar-ekialderantz.
Eskualdean 620 km² azalera duen Mount Kenya National Park dago, UNESCOren Gizateriaren ondarea. Mendia itzalitako sumendia da, geruza-sumendia, azkeneko erupzioa duela 2,6 eta 3,1 milioi urte artean izan zuena.