Kertxeko penintsula | |
---|---|
Mota | penintsula |
Geografia | |
Koordenatuak | 45°15′N 36°00′E / 45.25°N 36°E |
Estatu burujabe | Errusia |
Errusiako errepublikak | Krimeako Errepublika |
Ur-gorputza | Itsaso Beltza |
Leku geografikoa | Krimea |
Kertxeko penintsula (ukraineraz: Керченський півострів, translit.: Kerchenskyi Pivostriv; Krimeako tatareraz: Keriç yarımadası; errusieraz: Керченский полуостров, translit.: Kyerchyenskii Polu'ostrov; latinez: Chersonesus Trachea) Krimeako Errepublika Autonomoan dagoen penintsula bat da. Iparraldean Azoveko itsasoa du, ekialdeak Kertx-eko itsasartea eta hegoaldean Itsaso Beltza.
Kertxeko penintsula 90 kilometro luzatzen da ekialdetik mendebaldera. Bere zabalera 17 kilometro mendebaldekoa da, Parpatx istmoaren mailan, Krimeako gainerakotik bereizten duena, baina 50 kilometrora irits daiteke. Bere azalera gutxi gorabehera 2700 eta 3000 km² artekoa da. Geografikoki Taman penintsulatik bananduta dago, Kertx-eko itsasarteak eraginda; hala ere, 2018tik aurrera biak lotzen dituen zubi bat martxan dago.
Administrazio-arloan, penintsula Lenineko raonaren eta Kertx udalerriaren artean banatuta dago, hori baita penintsulako aglomerazio nagusia.