Kevin Hart | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Kevin Darnell Hart |
Jaiotza | Filadelfia eta Ameriketako Estatu Batuak, 1979ko uztailaren 6a (45 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | estatubatuar ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Torrei Hart (2003 - 2011ko azaroa) Eniko Hart (en) (2016ko abuztuaren 13a - |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | George Washington High School (en) |
Hizkuntzak | estatubatuar ingelesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | komediantea, aktorea, ahots-aktorea, gidoilaria, zinema aktorea, autorea, zinema ekoizlea, telebista-ekoizlea eta bakarrizketalaria |
Jasotako sariak | |
Influentziak | Bill Cosby, Chris Rock, Eddie Murphy, George Carlin, Jerry Seinfeld, Dave Chappelle (mul) , Richard Pryor, Patrice O'Neal eta Keith Robinson (en) |
kevinhartnation.com | |
|
Kevin Darnell Hart (Filadelfia, 1979ko uztailaren 6a) estatubatuar umorista eta aktorea da.
Filadelfian jaioa eta hazia, Hartek, bere ibilbidea, Ingalaterra Berriko klubetan zenbait komedia amateur lehiaketa irabaziz hasi zuen, 2001ean, Judd Apatowek Undeclared telesailerako fitxatu zuen arte. Telesailak denboraldi bat baino ez zuen iraun, baina laster lan gehiago lortu zituen Paper Soldiers (2002), Scary Movie 3 (2003), Soul Plane (2004), In the Mix (2005) edota Little Fockers (2010) filmetan.
Harten ospe komikoak gora egiten jarraitu zuen I'm a Grown Little Man (2008) lehen albuma kaleratu zuenean, eta Think Like a Man (2012), Grudge Match (2013), Ride Along (2014) eta Ride Along 2 (2016) bere sekuela, About Last Night (2014), Get Hard (2015), [Central Intelligence]] (2016), The Secret Life of Pets (2016), Captain Underpants: The First Epic Movie (2017), Jumanji: Welcome to the Jungle (2017) eta Night School (2018) filmak grabatu zituenean.
2015ean, Time aldizkariak Hart munduko eragin handieneko 100 pertsonetako bat bere urteko zerrendan sartu zuen.[1] Real Husbands of Hollywood telesailean ere agertu zen.