Keynesianismo

Keynesianismoa John Maynard Keynes britaniar ekonomialariaren teorietan oinarritzen den ekonomia-eskola eta politika ekonomikoa da, funtsean merkatuan estatuaren esku-sartzea bultzatzen duena, merkatuak behar bezala funtzionatzen ez duenean. Besteak beste, keynesianismotik politika fiskal zabalkorra gomendatzen da, politika sozial eta industrial eskuzabal eta inbertsio publiko handiekin, laissez faire teorien aurka.

John Maynard Keynes

John Maynard Keynes[1] ekonomialari britaniarra izan zen, Cambridgen jaio zen 1883ko ekainaren 5ean eta Sussexen hil egin zen 1946ko apirilaren 21ean. Bere ideiak oso ondorio aipagarriak izan zituzten teoria eta politika ekonomikoetan.

Keynesek teoria bat proposatu zuen bere lanean Teoria general del empleo, el interés y el dinero, 1936. urtean argitaratutakoa. Lan horretan 1929ko Depresio Handiaren arrazoiak bilatu nahi zituen.

Keynesek proposatutako teoriaren helburua izan zen eskari agregatuaren eta enpleguaren eta diru sarreren arteko loturaren analisia egitea. Horrez gain, bere helburuak krisi ekonomikoetan nola jokatu eta gobernuei erakustea zein baliabide erabili kontrola izateko izan ziren. Kontrol hori lortzen zen gobernuen gastuaren bidez eta horrek politika fiskala izena hartu zuen. Teoria eta helburu horiei guztiei Keynesianismo izena jarri zitzaien eta gaur eguneko gobernuek kontuan hartzen dute haren printzipio eta aholku asko politika ekonomikoa egiteko.

  1. (Gaztelaniaz) Keynesianismo. 2022-12-01 (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy