Khan (titulua)

Khan (mongolieraz: хаанxaan) jatorriz enperadorearen baliokidea zen titulu turko-mongola da, eta "goreneko gobernaria" esan nahi du. Gerora, Ekialdeko zenbait printze eta agintarik erabili zuten.

Khan batek khanerri bat gobernatzen du, eta khan handia enperadorearen baliokidea litzateke. Khan titulua izan duten pertsona ospetsuenak Genghis Khan eta bere biloba Kublai Khan izan ziren. Lehenak Mongolen Inperioa fundatu zuen, eta bigarrenak Txinako Yuan dinastia. Terminoa azken aldiz Bogd Khan, Mongoliako azken enperadoreak, erabili zuen.

Sultan otomandarrek erabili zituzten tituluetako bat da; Urrezko Hordako buruzagiek eta beren ondorengoek ere erabili zuten. Turko seljuktarren artean, tribu, klan edo nazioko buruzagiek erabiltzen zuten, eta atabeg mailaren azpitik zegoen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy