Kim Dae-jung (Hangul: 김대중; Hanja: 金大中; RR: Gim Daejung; MR: Kim Taejung; kim.dɛ̝.dʑuŋ edo kim tɛ̝.dʑuŋ ahoskatua; Haji-do, Korea, 1925eko abenduaren 3a - Seul, 2009ko abuztuaren 18a) hegokorear politikaria izan zen, Errepublikako presidentea 1998–2003 bitartean. Diktaduraren aurka izandako jarrera zela-eta, Asiako Nelson Mandela ezizena eman zioten. Presidente izan zen urteetan, Ipar Korearekin adiskidetzeko politika bultzatu zuen. 2000. urtean Bakearen Nobel saria jaso zuen.[1]
berria
izeneko erreferentziarako