Kimika ez-organiko

Kimika ez-organikoa substantzia kimiko guztiak, hidrokarburoak eta haien deribatuak izan ezik, eta haien propietate eta erreakzio kimikoak aztertzen dituen kimikaren alorra da. Kimika organikoak[1] karbonoa duten konposatuak biltzen dituen arren, hurrengo konposatuak ere kimika ez-organikoan sartzen dira: karbono oxidoa, karburoak, karbono disulfuroa, zianuro metalikoak eta hirugarren mailako beste konposatu batzuk, besteak beste, karbonilo metalikoak, fosgenoa (), karbonato metalikoak eta abar. Ez da erabatekoa kimika organikoaren eta kimika ez-organikoaren arteko bereizketa, ez talde batekoak ez bestekoak diren gai ugari baitira, konposatu organometalikoak[2] adibidez. Aplikazioei dagokienez, kimika ez-organikoak aplikazioak ditu industria-kimikaren alor guztietan, besteak beste, katalisian, materialen zientzian, medikamentuen ekoizpenean, nekazaritzan, erregaietan eta pigmentuetan[3].

  1. Operaciones básicas de laboratorio. Paraninfo 2012 ISBN 978-84-9732-885-2. PMC 810116655. (Noiz kontsultatua: 2020-12-14).
  2. Douglas, Bodie E.. (D.L. 1987). Conceptos y modelos de química inorgánica. (2a. ed. argitaraldia) Reverté ISBN 84-291-7153-3. PMC 435383347. (Noiz kontsultatua: 2020-12-14).
  3. «Studies in Inorganic Chemistry» The Chemistry of Inorganic Ring Systems (Elsevier): II. 1992 ISBN 978-0-444-88933-1. (Noiz kontsultatua: 2020-12-14).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy